Kaixo!!!

octubre 13, 2008 at 10:28 am (Prueba) ()

Enlace permanente Deja un comentario

Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia

marzo 17, 2009 at 9:33 pm (HUHEZI) ()

 

HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA

Unibertsitatera etorri aurreko urtetan ikasi nuen Ikastola bertan egin ditut praktikak, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin hain zuzen. Lehen Hezkuntzako 1go mailako (6 -7) urteko ikasgela batean egon naiz, 15 ikasle eta tutore batekin. 8 mutiko eta 7 neskato dira ikasgelan eta Gurutze Goenaga dute tutore.

Ikasberri Ikastola, eraikin bakarreko eraikuntza den arren, 3 pisu ditu eta Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo arteko ikasle guztiak ikasi dezakete bertan.

Ikastolak IKASBERRI. Net izeneko sare birtual du martxan INTRAnet eta EXTRAnetaz osatua dagoena. Barrukoari dagokionez, baliabide teknologiko ezberdinak ditugu espazioren arabera. HH eta LHko ikasgela guztietan ordenagailu bat dago, egunero lanean ezinbesteko tresna bihurtzen ari baitzaigu ordenagailua. DBHko ikasleen mailan, 15 ordenagailu eramangarriz osatutako armairu bat erabiltzen dute, beharren arabera gela batetik bestera mugitu ahal izateko. Horrez gain, liburutegian 10 ordenagailu daude informazio bilaketak egiteko eta 15 ordenagailuz osatutako Infogela bat dago egunerokotasunean etekin handia ematen zaiona. Honetaz gain, bi kanoi mugikor ditugu, gelaz gela edo bideo gelan bertan erabiltzeko.

Honez gain, Ikastolak Webgune bat ere badu, pixkanaka eguneroko tresna bihurtzeko helburuarekin. Bertan ikastolako informazio orokorra zein egunerokoa ematen da. Atal ezberdinez osatzen da, multimedia atala, gurasoen txokoa eta ikasleena, idazkaritza birtuala, profesionalen atala, albisteena… etorkizuneko giltzarrietako bat izango dela ikusten da. Hala ere, gurasoekin harremanetan jartzeko asteroko ikasBERRI deituriko zirkularra erabiltzen dute. Asteko kirol albisteekin edo guraso bilerekin edo formazio saioekin…etab. Komunikazio tresna oso eraginkorra eta erabilgarria. Etorkizunera begira aurretik aipatutako atalak txoko honetan ere izugarrizko garrantzia izango du, webgunearenak.

Lehen aipatu bezala, (6-7 urteko) ikasgelan ordenagailu bat dute, baina erabilera egia esan, oso mugatua dute, nik praktikak burutu ditudan denboran behintzat, oso gutxitan erabili dute ordenagailua. Hala ere, egun bat edo besten, Txanela proiektuko jolasetan jolasteko parada izan zuten. Gaur egun, Ikasmaterial berriaren sorkuntza garrantzi handia ematen dio teknologia berriaren erabilerari eta atzera begira egoterik ez dagoenez, ikastolen elkartetik lan handia egiten ari dira guzti hau aurrera joateko. Hor daude Urtxintxa proiektua eta Txanela proiektua, bere IKT baliabide teknologikoak proiektu bidez jorratuz, adibide gisa, LH5 eta 6 Europatik egin duten bidaia dago, power point tresna erabiliz.

Oso noizean behin, telebista eta bideo aparatuak ere erabiltzen zituzten, txanela proiektuko unitatearen inguruko zerbait ikusteko edota pelikulatxoren bat ikusteko. Musika aparatua aldiz, ia egunero erabili ohi zuten. Izan ere, Txanela proiektuko unitate bakoitzak, gaiaren inguruko abesti bilduma bat ekartzen zuen eta abesti horiek guztien artean kantatu eta dantzatu ahal izateko, musika aparatuaz baliatzen zen gehienetan irakaslea. Ordenagailuaz ere baliatzen zen batzuetan.

Lehen aipatu bezala, nik praktikak burutu ditudan ikasgelan ordenagailu bat bazegoen arren, bere erabilera oso mugatua zuten haurrek. Egia esan, normala iruditzen zait, oraindik adin txikiko umeak dira eta ez dakite ordenagailu bat erabiltzen. Orokorrean Ikastolako egoera teknologikoa ordea, egokia dela esango nuke, azken finean ni han egin nintzen garaietan ez nuen inongo faltarik atzeman eta orain urte batzuk pasata, egoera hobera egin duelakoan nago.

 

Enlace permanente Deja un comentario

IhAuTeRiAk!!

marzo 5, 2009 at 9:40 am (PRAKTIKAK) ()

Ihauteriak ere ospatu genituen: Herriko kaleetan zehar desfile bat egin ondoren,  Ikastolako ume guztiek herriko plazan dantzatu zuten.

Oso giro polita egon zen eta asko disfrutatu genuen guztiok, baita haurtxoek ere.

 

karnb2

karnabal1

Enlace permanente Deja un comentario

MeRiEnDa OsAsUnTsUa

marzo 5, 2009 at 9:12 am (PRAKTIKAK) ()

Txanela Proiektuan,  » Zaindu gorputza eta izan osasuntsu « gaiarekin jardun genuenez, askari osasuntsu bat egin genuen ikasgelan arratsalde batean.

Askari hau egitearen  helburua, litxarkeria gabeko merienda goixo bat egitea izan zen.

 Sartu eta ikusi zein ondo pasatu genuen.

112

Enlace permanente Deja un comentario

AURKEZPENA

enero 22, 2009 at 4:12 pm (PRAKTIKAK) ()

Kaixo guztioi!

  Zer moduz  dijoaz praktikak? Nireak primeran, momentuan oso gustura nabil praktiketan.

 Lehen hezkuntzako 1.go mailako ikasgela batean nago, 15 ikasle eta irakasle batekin.  15 ikasle horietatik, 7 dira neskak eta 8 aldiz, mutilak. Ikasleak, lauko talde mistotan banatuta daude nahiz eta, talde 1 hirukoa izan.

Ondo izan eta hurrengo arte!

 

 

 orio-2

 

 

 

 

 

 

 

 

Enlace permanente Deja un comentario

AgUr EtA oHoRe MIKEL

enero 7, 2009 at 2:38 pm (BIDEOAK) ()

http://www.youtube.com/watch?v=tBrebmUVQ6I&feature=related

Beti egongo zara euskaldunon bihotzetan.

Enlace permanente Deja un comentario

ZUGARRAMURDIKO SORGIN LEIZEAK

enero 7, 2009 at 2:13 pm (E.Ha ezagutzen, Uncategorized) ()

Zugarramurdiko hirigunetik km. erdi baino gutxiagotara eta mendebalde-direkzioan kokaturiko izugarrizko konplexu karstiko superfiziala osatzen duten sorginen leize hauek. Izan ere, Zugarramurdi -Sara bide zaharrean daukagu, berau partzialki zeharkatua delarik.

Leize hauen barrunbe nagusia, oraindik emaritsua den ur-korronte batek sortua da, “Infernuko erreka”-k. Honela, (Iparrekialde – Hegomende-balde) direkzioan jartzen den ardatz dun tunel zabala eratuz; 120 m-tako eta 10 – 12 m. bataz besteko altuera daukan tunela haiz zuzen.

Hobi arkeologikoari dagokionez, 1935. urtean, Jose Migel de Barandiaran arkeologoak prospekzio bat burutu zuen, bertan, Magdaleniense generikoari egokitu zizkion fazie-sukarrien xaflak eta zeramikak prehistorikoaren zenbat lekukotasun topatu zituen.

Baina, bere izenak adierazten duen bezala, leize hauen ospea, SORGINEK emandakoa da.

Sorgin hauen historia 1610. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, Euskal Herria menperatzen zuen sorgin-ikara olde batek Nafarroako Iparrekialde
muturreko aldean, Lapurdirekin mugakide hedatu baitzen. Hau horrela, Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado, jaun inkisidorea (jaun inkisidorea)mandatari igorria izan zen eskualde honen miaketak egiteko. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntzapean inkulpatuak izan ziren, umeak aparte utzirik. Hauetatik 40, Logroñora eraman zituzten atxiloturik.

Inkisizioak pertsona hauei egokitu zizkien salakuntzak, honako hauek izan ziren. Deabrua Jainkotzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea, itsasoko ekaitzak sortaraztea ( izan ere Zugarramurdi, lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira dago
Kantauri itsasoarekin, ondorioz, sorginak Donibane Lohitzunera sartzea eta irtetea nahi izaten zuten itsasontziei, sarrera eta irteerak galarazteko ekaitzak sortarazten zituzten.), animalien eta baita pertsonen kontrako malefizioak egitea eta azkenik, banpirismoa eta nekrofagia egitea.

Hau dela eta, 1610eko Azaroaren 7 eta 8an, sorginek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutean erreak (haietariko 5 efigie eran, lehenago kartzelan hil baitziren). Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, ondasun galpena, betirako kartzela, kartzela mugatua, eta abar.

Zugarramurdiko akelarrean zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana de Barrenetxea eta bere senarra zen Migel de Goiburu, Joanes de Echalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea zena; Maria Chipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes de Goiburu txistularia zen eta Juan de Sansinek danborra jotzen zuen.

Hau guztia, legendek esaten digutena besterik ez da: baina gaur egun, Zugarramurdiko akelarrearen eskenatokia, (geroago “Deabruaren katedrala” moduan ezagutuko zena) eta zugarramurditarrek beren sorginekin zeuzkaten peripeziak kontatzen dizkiguten kondairak geratu zaizkigu soilik: sorginek neska bat bahitu zutenarena, mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutilari gertatu zitzaionarena…

Legenda hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar katzearekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez aurre topo egiten bazuen aldiz,nahikoa zen “puies” esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta “Jesus” esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.

Jarraian datorrena ere legendetan ageri da, Zugarramurdiko bizilagunak sorginak desagerrarazteko egindako ahaleginetariko baten pasadizoa da. Abuztuaren 15a zen eta bizilagunak prozesioan joan ziren leizetara, bertan apaizak, bedeinkaturiko ziape-erregu bat sakabanatu zuen, sorginak desagertzeko eta erregu hartan zegoen ziape-alea urtetan ez itzultzeko. Orduaz geroztik, Zugarramurdi inguruan ez omen da sorginik azaldu.

Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. “Zugarramurdi: Sorgin Herria”

Nahiz eta Zubi azpitik erreka txiki bat pasa, Joseba Sarrionandiak ere ongi esan zuen bere poeman; “Trena beti infernurantz doa. Ez da ba hau izango poema horren zubi galdua?Auskalo.

Zer ote litzateke gutaz, fabrika, eskola, kale eta etxeko kalefakziorik gabe? Leizeetan ez zen sekula izan guk gaur ezagutzen ditugun milaka erosotasun. Baina badut galdera edo duda bat; itzaliko ote zaigu inoiz euskaldunoi gure arbasoek piztutako sua?

Dantza, soinua, sinismena… misterioz jositako erritua zen akelarrea. Agian, beraien erritu horri jarraitu nahi horretan tabernak sortu genituen leizeen ordez. Leize modernoak eraikitzen genbiltzala bidean ahaztu genuen akelarrea…

Normalena izango zen Zugarramurdiko leizeen argazkiak ikusgai jartzea, baina ez dut horrelakorik egin. Leizeetarako bidea markatzen dituen seinaleak jarri ditut leizeen argazkien ordez.

Gaurkoan hori da nire gura, lantxo hau eskutan hartzen duenari bidea erakustea, akelarre eta gozamenaren leizeetaraino. Markatua dago Joanez gero eta sorginen bidea, orain zure autua da bertara joan eta paisai paregabe batez gozatzea. Ah! bat ikusten baduzue esan ezagutzen nauzuela…

Enlace permanente Deja un comentario

SURFA IKASTEN

noviembre 28, 2008 at 2:58 pm (Uncategorized) ()

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_derecha_w.php?id_actividad=1764&id_pagina=1

se-acabo-el-surf-por-hoy3

Enlace permanente Deja un comentario

Aupa Nei!!! Heu onena!!

noviembre 26, 2008 at 12:29 pm (BIDEOAK, Uncategorized) ()

Enlace permanente Deja un comentario

Ume palestindarrak:

noviembre 12, 2008 at 5:19 pm (BIDEOAK, Uncategorized) ()

Bideo honetan garbi ikusten da gaur egungo injustizia.

Sartu eta ikusi  ezazu, gu ain ondo bizitzeko beste batzuk zenbat sufritu behar izaten duten.

Enlace permanente Deja un comentario

Zer da WEBQUESTA bat?

noviembre 10, 2008 at 12:09 pm (HUHEZI, Uncategorized) ()

webquest1

Enlace permanente Deja un comentario

Next page »